Ibaetako lehen ohola (Argazkia: Donostiako Udala)
Lehenengoa Ibaetan ezarri dute baina laister 6 auzotan ikusi ahal izango dira
Auzoetan parte hartze prozesu baten ondoren, udal gobernuak taula informatiboak jarriko ditu hala eskatu duten lekuetan. Taula hauen helburua, auzo elkarteek egiten dutena plazaratzeko leku izatea da, eta lehenengoa Ibaetan jarri dute jada.
Taulek bi alde izango dituzte, bat itxia, elkarteek kudeatuko dutena eta bestea irekia, edozein hiritarrek erabili ahal izango dutena. Ibaetako Lagunen Auzo Elkarteko (ILAE), azaldu dutenez, informazioa banatzerako orduan denek egin zuten bat taulen ideiarekin; “informazioa banatzeko, jardueren berri emateko apustua da”, esan dute.
Informazio eta partaidetzako zinegotzi Axier Jakak azaldu duenez, auzo elkarteak hiritarren ordezkaritza gertukoen bezala ikusten dituzte, eta haien behar eta eskariari erantzuna da taula hauek jartzea.
Ibaetakoaz gain, beste bost auzoetan ere jarrita egongo dira urte amaiera baina lehen; hala nola, Altza-Larratxon, Altza-Herreran, Egian, Loiolako Erriberan eta Amaran.