Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute abenduaren 1ean
Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute, abenduaren 1ean, Donostian. Anoeta estadiotik abiatuko da martxa, 17:00etan, Kontseiluak antolatuta.
Manifestaziorako deia 60 bat lagunek luzatu zuten atzo Miramar Jauregian. Idazleak, kazetariak, elkarteak, ikastetxeak… askotariko pertsonak elkartu zituen ekitaldian. AEK, Ikastolak, EHE, Berria, Topagunea, EIZIE, Elkar, Bertsozale elkartea… Kontseiluko bazkideek ere bat egin dute deiarekin.