Indarkeria matxistaren aurkako mezuak
EHUko Ikasle Kontseiluak eta Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentruak tratu txarren aurkako eta berdintasunaren aldeko kanpaina jarri dute abian. Fotomatoi bat da kanpainaren ardatz. Edonor gertura daiteke makinara, eta idatzitako mezua eskuetan duela argazki bat egin daiteke.
Unafotocontraelmaton.com webgunearen bitartez.
Berdintasunaren aldeko kanpaina honek azaroaren 25a, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna arte iraungo du. Jasotako mezu guztiekin mural erraldoi bat egingo da, eta fotomatoia pasatako guneetan eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan jarriko da, gizartearen mezua argi gera dadin.
Magisteritza eskolako sarreran dago gaur fotomatoi berezi hau, eta mezu ugari bildu dituzte dagoeneko. Sandra Alvarez kanpainaren arduradunaren esanetan “gerturatzen diren batzuk pixka bat pentsatu behar izaten dute kameratxoaren aurrean jarri aurretik, baina gehienek argi dituzte indarkeria gaitzesteko mezuak”. Honakoak izan daitezke horietako batzuk: Matxismoak hiltzen gaitu, eta zu izango baziña?, zure ahotsa ez dezatela isilarazi, bortxatzailea salatu!, ez jo maite zaitut, ez isildu deitu 016ra, zaindu maite duzun hori, zuk zer diozu? -nik ezetz, errespetua denontzat, indarkeriarik ez.
Fotomatoia EHUko hainbat gunetan barrena dabil. Gaur Magisteritza eskolan izango da, eta datorren astelehenean, azaroaren 5ean Esperientzia Geletan jarriko dute. Dena dela, etxetik ere edonork bidali dezake bere mezua ekimenarekin bat egiteko,