Ramon Agirre izango da ikastetxeko zuzendaria 'DBH' telesailean
DBH telesaila estreinatuko du bihar ETB 1 telebista kateak. Ikastetxe bateko zazpi irakasle eta zuzendariaren arteko tirabirak izango ditu oinarri telesail umoretsuak. EITBren Miramongo egoitzan izan da IRUTXULOKO HITZA, telesailaren grabaketan, eta Ramon Agirre aktorearekin egoteko aukera izan du. Ikastetxeko zuzendariaren larruan sartuko da aktore donostiarra, eta berari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar egunkari honek. Donostiar gehiago ere badira tartean, Asier Sotak plastikako irakaslearena egingo du, eta Anartz Zuazua aktoreen zuzendaritza lanean dabil.
DBH telesaila igandetik ostegunera eskainiko dute, 22:15ak inguruan. Igandetik asteazkenera 10 minutuko atal txikiak ikusteko aukera izango da, eta ostegunean atal guztiak jarraian eskainiko dituzte.