Haurrak kartela eusten (Argazkia: Kattalin Miner)
Kanangarako proiektu batera bidaliko dute jasotako dirua, Prokarde Gobernuz Kanpoko Elkartearen bidez.
Karmelo Ikastetxeko haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako umeek elkartasun lasterketa bat egin dute Anoeta estadioaren inguruan. Helmugan, haur bakoitzak txanpon bat bota du Afrikako Kanangara bidaltzeko.
“Txanpon bat Afrikara” ekimena, lehenago UNICEfek egiten zuen, baina aurten ospatuko ez zela eta, Karmelo Ikastetxeak bere kabuz antolatzea erabaki du. Haurrak pozik aritu dira korrika, nahiz gaurkoan irabazlea elkartasuna izan den.
Haurrak kaxa eusten (Argazkia: Kattalin Miner)
Ume bat txanpona erakusten (Argazkia: Kattalin Miner)
Umeak lasterka (Argazkia: Kattalin Miner)