Sonia Monroy (Argazkia: Nagore Koch).
Domu Santu Egunean etorri da Donostiara Sonia Monroy. Ilunpetik irten da, denbora asko komunikabideetan albiste izan gabe egon eta gero. Azkeneko aldiz, Eurokoparen bezperan hitz egin zuten berari buruz,
Interviu aldizkariko azala izan zenean; gorriz erdi jantzita agertu zenean, hain justu. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen harira izan da hirian,
Serie B filma aurkezten. Izan ere, bere garaian pertsonaia mediatiko ezaguna zena aktorea ere bada, modeloa eta abeslariaz gain. Hori da, behintzat, berak dioena bere kurrikulumean. Bertan ere Romario eta Kluivert futbol jokalari ohiekin izandako harremana du jasota.
41 urte bete berri ditu, eta jada ez dago Bartzelona eta Madrilgo gauetako izar nagusienen artean. Donostian, ordea, izar bilaka daiteke egunotan, banpiro eta zonbien artean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko azken txanpari esker.
Serie Bfilma Richard Voguek zuzendu du, eta Hollywoodeko aktore ohi baten eta kasualitatez ezagututako emakume batzuen arteko istorioa kontatzen du. Aktore ohiak bere etxera gonbidatzen ditu emakumeak, eta bertan denetarik gertatzen da.
Richard Vogue zuzendaria, aktoreekin batera (Argazkia: Nagore Koch).