
Altzako hilerria koloretsu ez ezik, jendez beteta dago, 12:00etako meza dela eta.
Hunkituta irten da jendea Domu Santu Eguneko mezatik, eta beste batzuk bitartean, hilerriak apaintzen jarraitzen dute.

Lore saltzaileak bestalde, deskantsurik gabe daramate goiza eta 15:00ak arte ez geratzea espero dute.