Kultura digitalean euskararen erabilpena sustatuko da
Azaroaren 23 eta 24an ospatuko da Kursaalen ‘Xare’ izeneko Euskarazko Teknologia Berrien azoka
Udazkenean euskararen inguruan egingo diren hainbat ekimen aurkeztu zituzten atzo. Horien artean, Xare Euskarazko Teknologia Berrien azoka aurkeztu zuten. Azoka, Eragin enpresak antolatu du, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Beste hainbat ekimen
Euskararen inguruko beste hainbat ekimen ere izango dira hilabete hauetan.
Nerea Txapartegi euskara zinegotziak aurkeztu zituenez, Badu bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa, Euskararen Ginkana eta Euskararen Eguna egingo dira, besteak beste.


