Lore saltzaileak pozik daude gaurko egunarekin
Eguraldiak lagunduta goiza ondo doala diote
Jendearen joan etorria etengabea da hilerri aurreko postuetan. Saltzaileak pozik ageri dira, goizean ondo saltzen dabiltzalako; “urtero ezberdina bada ere, eguraldiak lagunduta goiza ondo doa”, dio Xabier Lazkano saltzaileak.
Aukera ugaria da, eta prezioetan ere eskaintza desberdinak daude. Merkeenak 12 euro balio ditu eta aukera 70 euroarte zabaltzen da.
Kolore salduenak txuria eta gorria dira, baina bakoitza bere aldetik.