Montanier: "Zaila ikusten dut, baina ez ezinezkoa"
Realeko entrenatzaileak itzulerako partidan kanporaketari buelta eman diezaioketela esan du.
Realeko entrenatzaile Philippe Montanierrek onartu du Realak partida txarra egin duela. “Zaila izan da. Kopa txapelketa desberdina da. Kordoba talde ona dela bagenekigun, eta zelaian erakutsi du”, adierazi du frantziarrak.
Bigarren zatian lehen zatian baino hobeto aritu direla esan du, baina emaitza on bat ateratzeko nahikoa ez dela izan aipatu du. “Bigarren gola une garrantzitsu batean iritsi da, aukera onak izan ditugunean”, azaldu du.
Itzulerako partida Anoetan izango da, eta oraindik dena dagoela erabakitzeko nabarmendu du. “Oso zaila izango da, baina Kopan dena da posible. Zaila ikusten dut, baina ez ezinezkoa”, erantsi du.