Partaide guztiak igaro dira dagoeneko helmugatik
Bukatu da Leosiñetako krosa, dagoeneko partaide guztiak helmugatik igaro baitira. Lasterketaren aitzakiarekin, Etiopiaren alde dirua biltzeko postua jarri dute auzotar batzuk. Sari banaketa eta oparien zozketa ere egin dituzte, egunaz gozatzeko tartea izango dute orain guztiek.