Arriola: «Erritmoa mantentzea da asmoa, 2016an bukatzeko»
Enpresari, politikari, irakaskuntza ordezkari eta ekonomilariak bildu dituzte Kursaaleko jardunaldiek
Kursaalen, AHT Gipuzkoan jardunaldietan, jende ugari bildu zen atzo. Horien artean, hainbat politikari, irakaskuntzako ordezkari, ekonomilari eta enpresari izan ziren. Gaur arte aurreikusita zeuden jardunaldien helburua trenak lurraldean dituen aukera eta garapen ekonomikoa aztertzea izan da. Bertaratutakoen artean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola zegoen, eta baita, Garraio sailburuorde Ernesto Gasco ere.
5.000 lanpostu
Gascok adierazi zuenez, AHTa Euskadiko ekonomiaren motore izan da. Izan ere, eraikuntza lanek iraun duten artean, 5.000 lanpostu sortu baititu. Arriolak, bestalde, abiadura handiko trena Euskal Autonomi Erkidegoan azken urteetako azpiegitura garrantzitsuena dela esan zuen. Eta gaineratu zuen Espainia eta Europan ere garrantzia handia duela.
Espainiako gobernutik etorritako murrizketei buruz galdetuta, oraindik gauzak hitz egiteko daudela esan zuen, ezin baita orain gelditu; «erritmoa mantentzea da asmoa, 2016an bukatzeko», adierazi zuen.
Funtzioei buruz galdetuta, jendearen mugikortasunean eragingo duen proiektua dela esan zuen, eta baita, noski, merkataritzan ere.


