Banden lehia: hasiberrientzako aukera bat
Azaroaren 14a baino lehen eman behar da izena
Musika talde amateurrek edo hasiberriek badute aukera bat: Banden lehia. Gehienez disko bat izatea, eta gutxienez euskaraz idatzitako bi abesti izatea dira betebeharreko bi baldintzak. Azaroaren 14a baino lehen eman behar da izena. Irabazleak BBK Live jaialdian parte hartuko du, eta Baga Biga diskoetxearekin disko bat ekoizteko aukera izango du. Finalistek Banden Lehiako kanta onenen bilduman parte hartuko dute.
