Jermaine Taylor eskolta fitxatu du GBCk
Denboraldi bukaera arte fitxatu du AEBetako jokalaria
Jermaine Taylor jokalari gaztea da Lagun Aro GBCren fitxaketa berria. Floridakoa (AEBak) da, eta 25 urte ditu. 1,93 metro luze da, eta lehen aldiz jokatuko du Europan eta Endesa ligan. Lagun Aro GBC taldeari laguntzeko fitxatu du klubak.
Florida Central unibertsitateko Golden Nights taldean hezi da Taylor. 2009an NBAko Houston Rockets taldean jokatu zuen, Wizards-ek utzita; ondoren, Sacramento Kings taldean, iazko denboraldian. Egun NBAko D Ligan ari zen.
Arratsaldean iritsiko da Donostiara. Ondo bidean igandean Unicajaren aurkako partidan jokatuko du.

