San Silvestre lasterketan izena emateko epea zabalik da
3.000 lagunek izango dute parte hartzeko aukera
Ohikoa den bezala, urteko azken egunean, abenduaren 31n, Donostiako San Silvestre lasterketa jokatuko dute. Gehienez 3.000 korrikalarik izango dute parte hartzeko aukera. Sansilvestredonostiarra.com eta Kirolprobak.com webguneetan eman daiteke izena.
Lasterketa 16:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek 8,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

