21.472 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia
Lasterketako parte hartzaile marka berria da; 25.581ek emana zuten izena
48. ekitaldia izan zen atzokoa, eta jendetsuena ere izan zen: 25.000 pertsona izan ziren korrika, eta horietatik 21.470k lortu zuten helmugara heltzea. Zaparrada mardulak jasan zituzten korrikalariek tarteka, eta larrialdi zerbitzuek ez zuten iazko lan eskerga izan.
Jaume Leiva kataluniarrak eta Oihana Kortazar elgetarrak irabazi zuten lasterketa, euripean eginiko lasterketa gogorrean. Ordu eta minutu pasatxo behar izan zuen Leivak Behobiaratik Donostiarako hogei kilometroak osatzeko, eta bakarrik helmugaratu zen. Kortazar izan zen emakumezkoen artean iristen lehena, ordu bat eta hamalau minutuan. Klasifikazio ofiziala jada prest dago lasterketaren webgunean.