Donostia Hiria XVI. Altzari Diseinu Lehiaketako lanak ikus daitezke Kutxa Boulevard aretoan
Bi urtetik behin egiten dutenez, aurten jokatu dute Donostia Hiria XVI. Altzari Diseinu Lehiaketa. Estatuko hainbat Lanbide Heziketako ikastetxek parte hartzen dute lehiaketan, tartean, Donostiako Easo Politeknikoak. Eskola bakoitzetik ikasle bat baino gehiagok euren sorkuntzak lehiaketara bidaltzen dituzte, eta aurten, guztira, 85 lan jaso dituzte. Guztien artean, Easo Politeknikoko Jon Reguillaga izan da irabazlea, Mueble TV Giratoria lanagatik; bigarren postuan, Akitaniako Maxime Da Silva geratu da, Leaf izeneko mahaiarekin; eta hirugarrena, berriz, Easo Politeknikoko Ander Perez de Arriluzeak egindako altzaria izan da, Slalom apalategiarekin. Orain, lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik 18 aukeratu dituzte Kutxa Boulevardeko erakusketa areto batean. Erakusketa jada zabalik dago, eta abenduaren 9a arte bisita daiteke.