
Oier Gonzalez, Juan Karlos Izagirre eta Urtzi Urrutikoetxea, gaurko eurkezpenean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Euskal Pen Klubak eta Ataramiñe elkarteak antolatuta, irakurraldi kolektiboa eta mahai-ingurua egingo dituzte
Idazle Espetxeratuaren Nazioarteko Eguna gogoratuko dute datorren azaroaren 15ean. Egun hau, hainbat herrialdetan adierazpen askatasuna aldarrikatzeko erabili ohi da, eta aurten Donostia ere batu da.
Egitasmoa Euskal Pen Klubak eta Ataramiñe Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu dute eta Donostiako Udalak bat egin du ekimenarekin.
Lehen aldia da Euskal Herrian adierazpen askatasunaren aldeko egitasmo hau ospatuko dela, eta pozik azaldu da Juan Karlos Izagirre alkatea, gaurko agerraldian; “Euskal Herrian lehen aldiz egingo da adierazpen askatasuna xede duen ekitaldi hau, eta Donostia horretarako aukeratua izatea ohore bat da”, esan du.
Aurkezpenean, Euskal Pen Klubeko ordezkari, Urtzi Urrutikoetxea eta Ataramiñe Kultur Elkarteko ordezkari Oier Gonzalez izan dira, besteak beste, azaroak 15eko egitarauaren xehetasunak emateko.
Hitzak ziegatik
Ostegunean, 18:00etatik 19:00etara,
Letrak Giltzapetik izeneko ekintza sinboliko bat egingo dute Bulebarrean. Zehazki, irakurtaldi kolektibo bat izango da, eta hainbat lagunek preso dauden idazle eta kazetarien testuak irakurriko dituzte. Ez edozein modutan gainera, izan ere, ziega bat bat jarriko baitute bertan, irakurtzen dutenek bertatik egin dezaten.
Ekintzari hasiera Martxelo Otamendi,
Berria egunkariko zuzendariak emango dio, eta besteak beste, hainbat kazetari eta idazlek jarraituko dute testuak irakurtzen; haien artean, alkatea izango delarik.
Lehen ekintza horren ostean, 19:30ean, mahai-inguru bat izango dela azaldu dute, zehazki San Jeronimo kaleko Udal Liburutegiko sotoan. Bertan,
Espetxea eta sorkuntzaz bi hitz izendatutako mahai- inguruan, Euskal Pen Klubeko lehendakari Laura Mintegi, Ataramiñeko Mitxel Sarasketa eta Egin egunkariko ordezkari Fermin Munarriz izango dira.
130 talde nazioartean
Lehenago hainbat saiakera izan baziren ere, Euskal Pen, duela zortzi urte sortu zen. Azaldu zutenez, euskararen eta adierazpen askatasunaren aurkako testuinguru gogorrean sortu zuten, zehazki, Euskaldunon Egunkaria itxi eta zuzendaritza atxilotu zutenean.
Alkateak ere, gogoan eduki nahi izan ditu une horiek; «herri honi behin baino gehiagotan ukatu izan zaio eskubide hori.
Egin eta
Egunkaria itxi zituzten, eta gaur egun, hainbat kazetari kalrtzelan daude oraindik», adierazi du.
Egun, mundu osoan zehar, 130 talde daude International Penen inguruan, adierazpen askatasuna eta idazle espetxeratuen eskubideen alde lanean.