Mikel Albisuren aurkako epaiketa hasi da Parisen
Mikel Albisu preso donostiarraren aurkako epaiketa hasi da Parisen. Epaileei esan die “konponbide justu eta demokratikoa lortzeko aukera historikoa” dagoela, eta epaimahaiari BERRIA egunkariaren urriaren 21eko azala erakutsi die, ETAk jarduera armatua betiko utzi zuela jakinarazi zuenekoa.
2010ean hogei urteko kartzela jarri zion Auzitegi Bereziak, ETAko buruzagitzat jota, eta defentsak helegitea jarri zuen. Helegite hori aztertzen dira orain. Pare bat aste iraungo du epaiketak. Defentsa abokatuek iragarri dute Albisuk eta Iparragirrek adierazpen bat egingo dutela auziaren lehen egunean.
2004ko urrian atxilotu zuten Albisu, Frantzian.