Bertsozaleek ezin dute kale egin
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute Donostia Bertsotan saioan
Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatutako saioa da Donostia Bertsotan, eta bertso zirkuituan ezinbesteko saio bihurtu da jada. Hilaren 23an izango da bertso emanaldia, 22:30ean. Lugaritz kultur etxea izango da bertsozaleen topagunea.
Aurten Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute saio honetan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Saroi Jauregi arituko da. Saioak ikusmin handia piztu du ohi du; gonbidapenak agortu egiten baitira. Adi, beraz, bertsozaleak. Astelehenean eskuratu ahal izango dira emanaldira joateko gonbidapenak, Lugaritz kultur etxean bertan.