Gidatze-simulagailua jarri dute EHUn
Eskerrak simugailua den EHUko Carlos Santamaria zentroaren atzealdean aparkatua dagoen Minia, minutu gutxian asko izan baitira jasan dituen istripuak.
Michelin etxeak prestatu duen gidatze-simulagailua aste osoan egongo da Gipuzkoako Campusean. Bi ibilbide hartu daitezke; bata autobidean barrena eta bestea, herriko errepide kurbatsua. Egoerak errealak dira, eta gidariak hainbat ustekaberi egiten die aurre.
Gidariaren trebetasunaz gain, simulagailuak agerian uzten du autoaren erreakzioa gurpilen egoeraren araberakoa izaten dela, eta gidatzea asko baldintzatzen duela. Izan ere, gidariak egin behar duen ibilbidean zehar simulagailuaren gurpilek presioa galtzen dute, eta aldaketak sumatzen dira. Bolantearen biratze bortitz bat nahikoa da autoaren kontrola galtzeko.
Kanpaina honen bidez gurpilen garrantzia azpimarratu nahi due. Gurpilak presio gutxirekin erabiltzen badira, pneumatikoak ez dira modu erregularrean gastatzen eta azkarrago gastatzen dira gainera. Gehiago berotzen dira eta CO2 isuria ere handiagotu egiten omen da. Gurpilak presio gutxirekin eta marrazki gutxirekin erabilita, erregaiaren kontsumoa ere handiagoa da.
Aste osoan egongo da gidatze simulagailua Gipuzkoako Campusean; oso erakargarria da eta gazte asko gerturatu da, baina, kanpainaren arduradunaren iritziz, «hau ez da jostailu bat eta gidatzea ez da jokoa. Ahalik eta simulagailurik errealena egin dugu, errepidean topa daitezkeen egoerak ezagutzeko eta autoa, eta batez ere gurpilak, egoera onean edukitzeak duen garrantziaz ohartarazteko. Jendea ekidin daitezkeen arriskuez jabetzea lortzen badugu, gure helburua beteko genuke».