Aurten turismoaren eragina aztertzerakoan, protagonismoa emakumeengan jarri nahi izan dute
Azaroaren 16, 17 eta 18an Turismo arduratsuaren IV topaketak egingo ditu SODePAZek, Donostiako Udalaren laguntzarekin.
Aquariumen izango dira jardunaldiak, eta aurten, genero ikuspegia txertatu nahi izan dute. Hala, “Turismoak eta Emakumeak: Giza, Ingurune eta Ekonomia eraginak” izendatu dute topaketa.