Casilda Hernaez anarkista donostiarraren inguruko liburua berrargitaratu du Txertoak
Hogei urte bete dira Casilda Hernaez militante anarkista hil zenetik. Donostiarra zen bera, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunagatik etengabe borrokatu zuen. Casilda miliciana – Historia de un sentimiento liburuaren edizio berezia argitaratu du berri Txertoa argitaletxeak. Liburuaren hirugarren edizioa da, eta aurrekoekin alderatuz, ohar argigarriak gehitu dizkiote, eta senideek beraiek utzitako argazkiez hornitu dute. Casildak ez zuen batere gogoko egindakoaz hitz egitea, baina hil baino lehenago, Luis Jimenez Aberasturi idazle donostiarrak elkarrizketatu egin zuen. Egilearekin hitz egiteko aukera izan du IRUTXULOKO HITZAk, eta biharko egunkarian elkarrizketa argitaratuko du.