Ordezkari korsikarrekin bildu da alkatea
Hemengo egoera linguistikoa ezagutzera etorri da 18 lagunez osatutako taldea.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak harrera egin die gaur arratsaldean hainbat ordezkari korsikarrei. Eneko Goia EAJko bozeramailea eta Miguel Diez PSE-EEko zinegotzia ere bertan izan dira. Euskal Herrira gerturatu da 18 lagunez osatutako taldea hemengo egoera linguistikoa bertatik bertara ezagutzera. Hilaren 11n etorri ziren eta heldu den larunbatera arte izango dira bertan.
Korsikako Asanblada Nazionaleko ordezkari politikoak, adituak, kazetariak eta unibertsitate irakasleak eta ikasleak daude tartean.
Euskararen egoera Donostian
Juan Karlos Izagirrek ongi etorria eman die nazio euskalduna eta nazio korsikarra amankomunean dituzten ezaugarriei erreferentzia eginez. Udal gobernuaren hizkuntza politikaren inguruko azalpen labur bat ere eman die, lehentasunetako bat euskararen aldeko politikak sustatzea dela adieraziz.
Donostia euskararen hiria bezala ezaguna dela ere azaldu die, hiriburuen artean euskaldun gehien dituen hiria baita. Nerea Txapartegi Euskara delegatuak eman dizkie xehetasunak: “Azken inkesta soziolinguistikoan jasotakoaren arabera, donostiarren %15,9k mintzatzen dira egunerokoan euskaraz. Ezagutza, aldiz, handiagoa da. Eustatek 2006an erroldan oinarrituta helarazi zituen datuen arabera, euskaldunak %40,5 dira, ia euskaldunak %26,6 eta erdaldunak %33”.
Harreraren ostean normalizazioaren inguruko azalpenak jaso dituzte ordezkari korsikarrek. Nerea Txapartegi Euskara delegatuak eta Edurne Otamendi Euskara Zerbitzuko zuzendariak bi norabidetan lan egiten dela jakinarazi diete, barrura begira, administrazioa euskalduntze aldera, ea hirira begira, eta horretarako dauden lan tresnen berri eman diete. Ordezkari korsikarrek informazio hori guztia jasotzen duten txostenak jaso dituzte, hala nola, euskarazko hiztegi bat.
vsad Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak harrera egin die gaur arratsaldean hainbat ordezkari korsikarrei. Euskal Herrira gerturatu da 18 lagunez osatutako taldea hemengo egoera linguistikoa bertatik bertaradas ezagutzera; hilaren 11n etorri ziren eta heldu den larunbatera arte izango dira gurean. Korsikako Asanblea Nazionaleko ordezkari politikoak, adituak, kazetariak eta unibertsitate irakasleak eta ikasleak daude tartean.
Juan Karlos Izagirrek ongi etorria eman die nazio euskalduna eta nazio korsikarra amankomunean dituzten ezaugarriei erreferentzia eginez. Udal gobernuaren hizkuntza politikaren inguruko azalpen labur bat ere eman die, lehentasunetako bat euskararen aldeko politikak sustatzea dela adieraziz: “Udalera iazko ekainean iritsi ginen eta gizartean ikusi nahi dugunaren eredu da udal gobernua; gure arteko bilera guztiak euskaraz egiten ditugu eta udal organoetan ere gero eta gehiago dira euskaraz egiten diren lan saioak, izan bileretan, batzordetan edo Udalbatzan”. Donostia euskararen hiria bezala ezaguna dela ere azaldu die, hiriburuen artean euskaldun gehien dituen hiria baita. Nerea Txapartegi Euskara delegatuak eman dizkie xehetasunak: “Azken inkesta soziolinguistikoan jasotakoaren arabera, donostiarren %15,9k mintzatzen dira egunerokoan euskaraz. Ezagutza, aldiz, handiagoa da. Eustat-ek 2006an erroldan oinarrituta helarazi zituen datuen arabera, euskaldunak %40,5 dira, ia euskaldunak %26,6 eta erdaldunak %33”. Txapartegiren arabera, ezagutza maila ona da, baina bada garaia beste urrats bat eman eta gure hizkuntza erabiltzeko. “Hori da gakoa eta horregatik ari gara erabilera sustatzeko neurriak sustatzen”. Joxean Artzeren poema ezaguna ere gogorarazi die: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.
Harreraren ostean normalizazioaren inguruko azalpenak jaso dituzte ordezkari korsikarrek. Nerea Txapartegi Euskara delegatuak eta Edurne Otamendi Euskara Zerbitzuko zuzendariak bi norabidetan lan egiten dela jakinarazi diete, barrura begira, administrazioa euskalduntze aldera, ea hirira begira, eta horretarako dauden lan tresnen berri eman diete. Ordezkari korsikarrek informazio hori guztia jasotzen duten txostenak jaso dituzte, hala nola, euskarazko hiztegi bat.