Zurriolako lokala Gipuzkoako Surf Federazioarentzat izango da
Horretarako, Obra departamenduak Federazioak gauzatu beharko duen proiektua egingo duela adierazi dute. Era berean, urte osoan instalakuntza irekita mantentzeko konpromisoa hartu du Federazioak, gutxienez Kirol Patronatuko UDA programarekin bat eginik, surf ikastaroak edota antzekoak eskaintzearekin batera.
Gainera, lokaletara sarrera librea bermatu beharko du, aldez aurretik abisatuta eta Federazioa beraren presentziarekin betiere.
Kafetegia
Akordioak bestalde, egungo lokala aldameneko kafetegiarekin batzea aurreikusten du. Egungo kafetegiak ez baititu jarduera burutzeko eskatzen diren lege baldintzak betetzen, lokala baimena behar den egoeran ematea galarazten duen altueran kokatuta baitago.
Ondorioz, Udalak espazio hau uztea erabaki du, Federazioak metro koadro gehiago izan ditzan. Kafetegi baten falta konpentsatzeko, Udalak Kosta departamenduari hondartzan, lokalaren aldamenean, egurrezko postu txiki bat jartzeko baimena eskatuko diola adierazi du.