4.000 atleta batuko ditu Donostiako 35. DKV Maratoiak
Behobia-Donostia igaro zen arren, ez dira hiriko atletismo probak bukatu. Izan ere, datorren azaroaren 25ean Donostiako 35. DKV Maratoia jokatuko dute. Urtez urte korrikalari gehiago erakartzea lortzen du maratoiak, eta aurten, 4.000 atleta batzera iritsiko da. Dagoeneko izen ematea itxia dago, baina maratoiarekin batera antolatzen den 10 kilometroko probarako 250 dortsal geratzen dira. Gainera, ibilbidea auto zirkulazioarentzat guztiz itxia egongo da.