Iñaki Imaz Munduate donostiarra atxilotu dute Hendaian
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du Iñaki Imaz donostiarra atxilotu dutela gaur Hendaian. Espainiako Poliziaren esku utzi dute, Auzitegi Nazionalera eraman dezaten. Imaz Munduate abuztuaren 6an atxilotu zuten, “terrorismoarekin” zerikusia zuelakoan, baina Pauko auzitegiak aske utzi zuen, Espainiak eskatutako estradizioa aztertu bitartean.