
Francisco Escudero jaio zenetik 100 urte bete dira aurten. Musikari donostiarraren omenez, hainbat jarduera egiten ari dira, eta Musikene Orkestrak ez du hutsik egingo. Datorren azaroaren 26an, 20:00etan, kontzertu bat eskainiko du ikasleek osatutako orkestrak, Viktoria Eugenia Antzokian.
Kontzertuan, estilo desberdinetako hiru obra eskainiko dituzte, Debussyren
Prelude a l’aspres-midi d’un faune, Weberren
Fagot eta orkestrarentzako kontzertua, eta Escuderoren Bosgarren Sinfonia:
Ultreia. Kontzertu hori, Musikenek Classic zikloaren barnean egingo duen lehen lankidetza izango da.