Hitzak antzezlana estreinatuko du Hika Teatroak Antzoki Zaharrean. Familia baten istorioa du oinarri antzezlanak, senar-emaztea eta euren haurra. Emakumea, Mari, hirutan banatua egongo da, eta hiru aktorek interpretatuko dute. Iraganeko Mari, Ane Pikaza izango da; orainaldikoa, Ainhoa Aierbe; eta etorkizunekoa, Klara Badiola. Gizona beti aktore berak interpretatuko du, Jabi Barandiaranek. Emakumeak hitzen bidezko tratu txarrak jasoko ditu; hitz mingarri eta iraingarriak esango baitizkio bere senarrak; eta hitz horiek emakumearengan izango duten eragina izango da istorioa mugituko duena.