Udalak kanpaina bat aurkeztu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako
Krisi matxista leloa daraman kanpaina aurkeztu dute. Usandizagako Publizitate Grafikoko ikasleek diseinatu dute, eta bertan hamabi esaldi irakur daitezke, indarkeria matxistaren errora iristeko asmo dutenak.
Berdintasun zinegotzi Naiara Sampedrok hiria morez janztea nahi dutela azaldu du: “sentsibilizazioa eta kontzientziazioa ditu helburu kanpaina honek”, adierazi du.
Egun hauetan material ugari banatuko dute kanpaina dela eta. Horien artean, egun hauetako egitasmoen programa.
Manifestazioa igandean egingo dute 13:00tan Bulebarrean.