Bagerak antolatuta, mahai ingurua egin dute San Telmo Museoan hizkuntz politikaren egungo egoeraren inguruan.
Donostiako udaleko alderdietako ordezkariek haien ikuspuntua eman dute euskara eta hizkuntza politikaren inguruan. Dani Goñik gidatuta, mahai-inguruan, Euskara zinegotzi Nerea Txapartegi (Bildu), Miren Azkarate (EAJ), Iñigo Arcauz (PP) eta Marisol Garmendia (PSE-EE) izan dira.
Txapartegik azpimarratu du, azken datuen arabera euskararen egoera sozio-linguistikoa ez dela nahi bezain ona. Baina hori bera hartu du lan gehiago egiteko arrazoi bezala. Aurreratu du, bihar aurkeztuko dutela euskara batzordean 5. euskara plana; “espero dut bihar euskara planak babesa jasotzea”, esan du gainontzeko alderdiei zuzenduta.
Garmendiak bere aldetik, inposaketa legalaren bidez normalizazioa ez dela lortzen esan du.
Euskara ikasten ari dela azaldu du Arkauzek, eta PPk beti egin duela euskararen alde.
Azkenik Azkaratek gogorarazi du gazteen %50ak ez duela euskaraz etxean ikasi, eta hori ez duela lege batek aldatuko.
San Telmoko aretoa beteta egon da, eta hizlariek amaitu bezain pronto, inguratutakoek hitza lehenbailehen hartu dute galderak eginez eta eztabaida sustatuz.