Etxegintzan izena eman dutenek, udalaren webgunean izan dezakete eskariaren egoeraren berri
Zozketetan partaidetza ezagutu, kontsultak egin eta etxebizitzarekin lotutako informazioa eskuratu daiteke bertan
Hiritarrek, Udalaren baitan dagoen Etxegintza Etxebizitza Elkartean egindako eskaeren egoera udalaren atariaren bidez ezagutzeko aukera izango dute aurrerantzean. Hori izango da sistema informatiko berriak ematen duen aukeretako bat. Etxebizitza eskatzaileek beraien eskaeraren egoera gardentasunez kontsultatu ahal izango dute.
Tresna honek, aldi berean, zozketak egin eta gero itxaron zerrendan dauden pertsonek beraien egoera kontsultatu eta zehazki izena eman duten promozioetan daukaten postua jakitea ahalbidetuko die. Bestalde, etxebizitza eskarian baja emateko asmoa dutenek, berehala eta tramite gehiagorik gabe egin ahal izango dute.
Hiru eragiketa aukera
Tresnak hiru eremu ditu. Zure zozketetan parte hartzea begiratu izenekoan, interesatuak jada egindako zozketen eta izena emanda dagoenen inguruko informazioa eskuratu dezake. Zure eskaera begiratu atalean, datuak frogatu, baja eman eta espedientea eskuratu daiteke. Azkenik, Harpidetza atalean, izena eman eta etxebizitza alorrarekin zerikusia duen informazioa eskuratu ahal izango du.


