
Bilduk zezen plaza zezenketetarako lehiaketara ez duela aterako uste du EAJk, eta beraz, “B plana” aurkeztu dute. Beste hainbat ekimen egiteko bezala, zezenketetarako ere Illunbe enpresei alokatzea proposatu du EAJk. Egunen eta zezenketen arabera, 12.000 eta 32.000 euro arteko alokairua proposatu dute.
Orain arte, udalaren kontzesioz lehiaketara ateratzen zen gunea. EAJko zinegotzi Iñaki Gurrutxagak azaldu duenez, aurten udal gobernuak hori ez duela beteko uste dute, eta beraz aukera eman nahi die zezenketa enpresei haien ekimenak Illunben egin ditzaten. Udalbatzarrera eramango dute proposamena.