Itxaropenaren telefonoak 25 urte bete ditu
Urteurrenaren baitan hainbat egitasmo antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldia edo kontzertua egingo dituzte.
Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak 25 urte bete berri ditu. Gipuzkoan telefonoa 1987an sortu zen, eta mende laurdena darama laguntza eskaintzen. Urteurrenarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin nahi izan du eta gaur goizean Diputazioko prentsa aretoan ekitaldia egin dute.
Ibilbide honetan zehar izandako aldaketak eta garapenaren inguruan mintzatu dira hizlariak, eta baita egungo egoeraz ere. Hainbat sari jaso ditu urte hauetan zehar, besteak beste, iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Borondatezko Lanaren Saria jaso zuen.
Urteurrena ospatzeko, azaroaren 27an Andia kaleko Kutxa aretoan Gizakiak, itxaropen-sortzaileak izeneko hitzaldia egingo dute. Bestalde, azaroaren 29an San Bizente elizan itxaropenaren aldeko kontzertua egingo dute.
50.000 dei
Bestalde, urte guzti hauetan, 50.000 dei jaso dituztela azaldu dute, horietatik, %22ak Donostiatik iritsi dira. Beste datu esanguratsu bat, deitzen dutenen artetik %60a emakumezkoa dela da. Adin tartean aldiz, %62a 41-60 urte bitartekoa da, eta gehienak (%43) ezkongabeak dira. Deien arrazoi nagusia bakardea izan ohi dela ere azaldu dute.
Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie, urte guzti hauetan boluntario gisa aritu diren guztiei.


