Zinegotziek txandaka irakurri dute adierazpen bateratua.
Udaleko alderdi politikoak ados jarri dira indarkeria matxistaren aurkako adierazpen instituzionala egiterako orduan.
Txandaka irakurri dute adierazpena, 12:00etan udaletxe aurrean egin duten agerraldian. Emakumeen aurkako erasoak salatu dituzte eta haiei aurre egiteko konpromiso politikoa hartu dute.
Udal langileak ere bertan izan dira. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak azkenik dei egin dio jendarteari azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean mobilizazioetan parte hartzera.