
Irudian, Juan Karlos Izagirre alkatea, Xare azokan, ‘Ilargia zure eskuetan’ instalazioan. (Argazkia: N. Lizarralde)
Euskal kultura digitala suspertzera dator
Xare azoka; euskarazko informazioaren teknologia berriak ezagutzera ematera. Arlo digitalean lan egiten duten hainbat eragileren lana ezagutu ahal izango dute bisitariek. Jolasteko, ezagutzeko eta probatzeko aukera ere izango dute, izan ere, multimedia instalazioak daude Kursaalen.

Eskultura loreakustikoa. (Argazkia: N.L.)
Reactable izeneko musika mahai bat dago, besteak beste. Instrumentu elektronikoa da. Musikaren esperientzia ukitu eta ikus daiteke. Ilargia eskuetan izatearekin amestu duten horiek ere adute haientzat diseinatutako instalazioa. Juan Karlos Izagirre alkateak berak probatu du gaur goizean, azokaren inaugurazioan. Eskuen mugimenduekin proiektatutako ilargi bat mugitu daiteke. Eskultura loreakustikoak ere hainbat bisitariren arreta bereganatu du. Loreak ukituz musika elektronikoa egin daitekeela probatuko dute.