
‘Dinbi Danba’ ikuskizunaren DVDa plazaratu dute Hipo eta Tomax pailazoek. Joserra Fachado eta Mikel Sarriegi aktoreak ezkutatzen dira bi pailazoen azpian, eta harrotasunez aurkeztu dute euren lana. Duela urtebete inguru estreinatu zuten ‘Dinbi Danda’, eta orain, Gabonak datozela eta, DVDa kaleratu dute. Indio eta bakeroen istorioa da, eta haurrek lanarekin gozatuko dutela ziur daude.
Bestetik, larunbat honetan, 12.00etan, Euskararen Eguna dela eta, Loiolan euren ikuskizun berriena eskainiko dute, ‘Papo Pupa’.