Inurri langileen eta txitxar alperraren istorioa berreskuratu du Mariasun Landak

'Marikanta eta inurriak' liburuaren aurkezpeneko irudia. Ezkerretik eskuinera, Jokin Mitxelena, Mariasun Landa eta Erein argitaletxeko Iñaki Aldekoa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Marikanta eta inurriak liburua kaleratu du Erein argitaletxeak. Ipuina Mariasun Landak idatzi du, eta marrazkiak, berriz, Jokin Mitxelenarenak dira. Inurri langileen eta txitxar alperraren istorio klasikoan oinarritutako ipuina da, baina bestelako ikaskizun bat dakarrena. Izan ere, pertsonaia guztiek pozik bukatuko dute. Gainera, Marikanta izeneko txitxarrak badu inurriei zer irakatsi, oso abeslari ona baita; eta inurriei lagunduko die Inurrientzako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketarako prestatzen.