
Jose Maria Unsain Ontzi museoko zuzendarikidea, 'Naufragioak euskal kostaldean' erakusketan. (Argazkia: Nagore Koch)
Ontzi Museoak euskal kostaldean gertatu diren hainbat hondoratzeen historia berreskuratu du
Naufragioak euskal kostaldean erakusketan. Pertsona askoren bizitzak eraman zituzten, eta era guztietako itsasontzien hondamendi izan ziren. Bertan jasotzen diren naufragioen artean, arrantza-komunitateei bereziki eragin zieten. 1878ko, 1912ko eta 1961eko galernei buruzko aipamen berezia egiten da, besteak beste.
Erakusketa margolanek, grabatuek, argazkiek, maketek eta hainbat objektuk osatzen dute, eta Ontzi Museoaren 3. solairuan izango da ikusgai igandea arte, abenduaren 2a arte.
Erakusketa osatzeko, euskal kostaldean gertatu diren itsas ezbeharren begirada zabala eskaintzen duen monografia argitaratu du Ontzi Museoak. Argitalpen hau hutsune bibliografikoa betetzera dator, itsasertz honetan gertaturiko hondoratzeen ikuspegi bateratu bat aurkezten duen inongo monografiarik ez baitzegoen. Antonio Okendoren flotaren hondoratzearen kontakizuna biltzen du liburuak, besteak beste. 1607an galdu zituen hainbat ontzi, Ipar Euskal Herriko kostaldean. Sorginen botereari egotzi zieten hondamendi hura.