Ondo gosaltzeak egun guztirako indarra ematen du
San Ignazio ikastetxeko ikasleek gosari osasuntsu baten ezaugarriak ikasi dituzte. Argibide teorikoak jaso ondoren, mahaiaren bueltan probatu dituzte gosari egoki baten oinarrizko gaiak: esnea, ogia eta fruta.
Gaurkoa izan da Bihotz Bizi elkarteak urtero antolatzen dun Gosari bihotz-osasungarriak kanpainako lehen gosaria. Eskolaz-eskola ibiltzen dira gosariaren garrantziaz ikasleak ohartarazten. Izan ere, ikerketen arabera, eskola-umeen %60ak ez du gosari osatu eta orekaturik egiten. Datu hauek urtetik urtera hobetzen badoaz ere, oraindik lan handia dagoela egiteko uste du Bihotz Bizi elkarteak.
Kanpainako lehen gosari osasungarrian, Groseko San Ignazio ikastetxeko bosgarren mailako ikasleek behintzat ikasi dute gaurko ikasgaia. Gutxienez hamar minutu hartu behar dira, lasai eta eserita gosaltzeko. Oinarrizko elikagaiak esnekiak, fruta, eta zerealak dira. Eta hauekin batera oso osagarri egokiak dira oliba-olioa eta hestebeteak.