Viktoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko ditu altzari zaharrak
2007an egindako berritze lanen aurrekoak dira guztiak
Hurrengo astean, abenduaren 6a eta 8a bitartean Viktoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko ditu bere altzari zaharrak.Guztiak 2007ko berritze lanen aurrekoak dira. Thonet aulkiak, aretoko besaulkiak, lanparak eta beste hainbat altzari izango dira eskuragarri.
Azoka honen bidez, Donostia Kulturak antzokia berritu zenetik gordeta zeuden altzari guztiak jarriko dituzte salgai. Beste batzuk gorde eta kontserbatu egingo dituzte; San Telmo Museoko teknikariek bereizitakoak. Horiek ez dira salduko eta Donostia Kulturak gordeko ditu.
Viktoria Eugenia Antzokian bertan egingo dute azoka. Hurrengo asteartean irekiko dute. 12:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Azokara sartzeko sarrera eskuratu behar da, euro baten truke.