Arautegi berriarekin, Poligonoetan ez da TAOrik izango
Urte bete egin dute teknikari eta alderdiekin negoziatzen, eta biharko udalbatzarrean onartuko da arautegi berria. Egungo ordenantzak 15 urte dituela eta denek ikusten zutela eguneratzeko beharra esan du Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk. Urte bat eman dute lanean alderdi zein teknikariek, eta hainbat aldaketa proposatu dituzte. Lehenik, Zuatzu, Igara eta Miramon poligonoetatik TAOa kenduko dute eta bestalde, Morlans, Arriola, Aizkorri eta Loiolako Erriberetan jarri. Egoiliarren hainbat gune handitu egingo dira, esaterako, Gros, Erdialdea eta Amara. Gainera, egoiliar txartela bera lortzeko bidea erraztu nahi dute, eta 6 hilabeterako hartzeko aukera izango da. Autonomoek bestalde, egoiliarren lekuak erabili ahal izango dituzte lanerako. Bihar onartuko da udalbatzarrean ordenanatza berria, EAJ eta PPren babesarekin. Azken hauei zein teknikariei, egindako esfortzu eta lana eskerti die Albizuk.