Gimnasta gazteak eta entrenatzaileak, irabazitako dominekin (Argazkia: Donosti)
Espainiako Gimnasia Erritmiko Txapelketan parte hartu du Donosti klubak, talde alebinarekin, eta bigarren postuan geratu da. Zaragozan jokatu zuten lehia, eta Altzako kiroldegian gogor entrenatzeari esker, beraz, saria jaso dute. Izan ere, gaztetxoek astean hiru egunetan entrenatzen dute, egunean bi orduz; eta egindako lanak merezi izan du. Bi minutuko koreografia bat egin behar izan zuten txapelketan, baloi eta sokekin, beste 49 talderekin lehiatuz. Madrileko Pozuelo izan zen txapelduna, eta hirugarren postuan, Valladolid geratu zen.