(Bideoa) 'Few Brief Sequences': Dantzazen ikuskizun berriaren aurrerapen bat
Dantzaz konpainiak hurrengo urtean estreinatuko duen ikuskizun berriaren aurrerapen bat eman zuen Artelekun. Few Brief Sequences izena du koreografiak, eta Jacek Przybylowicz sortzaile poloniarrarekin ari dira lanean. Musika barrokoaren erritmoan dantzatuko dira Dantzazeko gazteak; baina dantza garaikideari eutsiko diote. Orain entseatzen ari diren pieza Kameleoia izeneko programaren barruan aurkeztuko dute 2013ko maiatzean, Viktoria Eugenia Antzokian.