Harri handi bat erori da Pasealeku Berrira
Harri handi bat erori da Pasealeku Berrira. Arratsaldean, 16:00ak aldera erori da Urgull menditik; zortzi metro kuboko tamaina du. Badirudi haize bolada bortitzak eta euri zaparrada gogorrek eragin lur jauzia.
Zorionez harriak ez du inor zauritu. Kaleargi bat hautsi du, besterik ez. Donostiako Udalak jakinarazi du bihar arte gutxienez, Pasealeku Berriko errepidea moztuta egongo dela. Bihar baloratuko dute udal teknikariek harria noiz kendu.