Ignacio Ferrerasen 'Arrugas' filmeko irudia.
Animatopia. Animaziozko Zinemaren Bide Berriak izango da 61. Zinemaldiaren atzera begirakoetako bat. Genero horren barruan eta azken hamarkadan nazioartean ekoitzi diren lanen panoramika eskainiko dute bertan. Proposatu dituzten filmak generoari “oker ezarri zaizkion mugetatik”, “familiako entretenimendu zintetatik” edo “fantasiazko abenturetatik” harago doazela adierazi du jaialdiak.
Donostiako Zinemaldiak ez du aurreratu zein film izango diren zikloan baina “izan daitezkeen” pelikulen zerrenda eman du:
Waking Life (Richard Linklater, 2001),
My Life As McDull (Toe Yuen, 2001),
Hair High (Bill Plympton, 2004),
Mind Game (Masaaki Yuasa, 2004), The District (Aron Gauder, 2004),
Paprika (Satoshi Kon, 2006),
Princess (Anders Morgenthaler, 2006),
Taeguchi: Life of the Amazing Fastfood Grifters (Mamoru Oshii, 2006),
Renaissance (Christian Volckman, 2006),
Waltz with Bashir (Ari Folman, 2008),
Mary and Max (Adam Elliot, 2009),
Metropia (Tarik Saleh, 2009),
Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson, 2009),
Chico & Rita (Fernando Trueba, 2010),
Crulic (Anca Damian, 2011),
Alois Nebel (Tomás Lunák, 2011),
Tatsumi (Eric Khoo, 2011),
Arrugas (Ignacio Ferreras, 2011), Gordo, calvo y bajito (Carlos Osuna, 2011) eta
A Liar´s Autobiography (Bill Jones, 2012). Atzera-begirakoa osatzeko, jaialdiko Hautaketa Batzordeko kide Roberto Cuetok koordinatutako liburu bat argitaratuko dute.