Aparteko ordainsariaren gatazkak etena eragin du udalbatzarrean
Zalaparta sortu da udalbatzarrean. Hain zuzen ere, Gabonetako aparteko ordainsariaren gatazka dela eta, hainbat langilek udalbatzarraren etenaldia eragin dute. Udaletxean sartu dira, ELA sindikatuak sinatutako pankartekin, eta oihuen artean, udaltzabatzar aretoa hartu dute.
Bilduko ordezkariek eta oposizioko udal taldeetako bozeramaileek aretoa uzi dute, eta udalbatzarra eten egin dute.