Museum Cemento Rezolaren kanpoaldea (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añorgako Museum Cemento Rezolan
Begirada berriak arkitekturan erakusketa zabaldu dute. Donostia Arkitektura Eskolako 2011-2012 ikasturte bukaerako 15 proiektu onenak bildu dituzte bertan. Arkitektoek denetariko proposamenak egin dituzte euren proiektuen bidez, zahar etxe bat, Madrilgo Jai Alai frontoiaren berrikuntza aisialdi gune bihurtuz, Euskadiko Arte Eszenikoen Eskola Bilbon… Guztien artean, bada Donostian kokatua dagoen bat. Izan ere, Kristina Aranburuk Ulian Gipuzkoako Gotorlekuen Interpretazio Zentroa sortzea prosatu du. Proiektu bakoitza azalpen guztiekin dago, eta ondoan, maketak jarri dituzte.
Gaur eguerdian zabaldu dute erakusketa eta 2013ko martxoaren 3a arte egongo da ikusgai. Erakusketa asteartetik igandera bisitatzeko aukera egongo da, 10:00etatik 14:00etara.