Herrirak biharko enkartelada berezira deitu du
Enkartelada berezia deitu du Herrira mugimenduak bihar. Hilabeteko azken ostiralero bezala bilduko dira, baina deialdi berezia zabaldu dute, biharko elkarretaratzera inguratzeko. Izan ere, dispertsioaren aurkako salaketa egiteko baliatuko dute; “Herrira mugimendutik alerta deia egin behar dugu, presoen familiek etengabe jasaten duten arriskuaren aurrean”, esan dute.
Bestalde, dei egin dute, jendea Herrirako elastiko urdina jantzita inguratzeko.
Enkartelada 20:00etan aterako da Konstituzio enparantzatik.