Miguel Gutierrezek irabazi du Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa
Bost urte igaro dira Mikel Essery beste bederatzi lagunekin batera Yemengo atentatu batean hil zutenetik. Zarauztarra zen Essery, baina Egian bizi zen eta Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko ikasketa burua zen. Bere omenez, Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa antolatzen hasi ziren duela lau urte. Aurten, 53 lan jaso dituzte, eta Miguel Gutierrez gasteiztarrak irabazi du lehia, ‘Viaje a los ojos de Wanda’ lanarekin. Aurkeztutako lanetatik 18 hautatu ditu epai-mahaiak, eta Mambo Poa sailaren laugarren liburua argitaratu dute.